XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Walter =mCd=onald eta Lucinda Wierengak ezagutzen den hondarrezko eskulturarik handiena egin zuten Texaseko hondartza batean, 1987an.
Ehunzango bat zen eta 3.279 metro luze zituen.
Autoentzat eginiko munduko tunelik luzeena St. Gotthard izenekoa da, 17 kilometrotik gora neurtzen ditu eta Suitzan dago.
Trenbide bat eraikitzeko sekula egindako tunelik luzeena Japonian aurki daiteke.
Oschimisu izeneko tunelak 22 kilometro zeharkatzen ditu lur azpitik.
Metrorako egindako zulorik handiena, London azpitik pasatzen dena da.
28 kilometro ditu.
Ugaztunen haurdunaldiak konparatuz gero, Asiako elefante emeena da denbora gehien irauten duena.
Elefante kumeak 610-760 egun pasatzen ditu amaren sabelean jaio aurretik.
Bilatu bost pila koadro honetan.